Imanol CARRILLO
BILBO

Altuna: «Txapela Erik Jakarentzat da, niretzat ispilu bat delako»

Sinistu ezinik dabil oraindik, ziur aski, Jokin Altuna. Finalaren amaieran, prentsaurrekoan, astean zehar sentsazio onak izan dituela eta ondo lo egin zuela jakinarazi bazuen ere, ondo zekien egundoko aurkari zaila zuela aurrean. Eta emaitzak, 22-21, dena esaten du. «Oraindik sinistu ezinik nago. Etxetik atera naizenean 60 bat pertsona zeuden nire etxean animatzen...». Eta 19.15 inguruan txapela zuen buruan, garaile bihurtuta.

Garaipenak bazuen hartzailea. «Txapela familiarentzat da: gurasoentzat, arrebarentzat, Ekaitz eta Jokinentzat... Baina, batez ere, txapel hau Erik Jakari eskaini nahi diot. Ez da momentu erraza pasatzen ari eta berari eskaini nahiko nioke txapel hau, lagun handia delako eta niretzat ispilu bat delako», azpimarratu zuen Jokin Altunak hunkituta.

Partidari berari dagokionez, pilotari amezketarrak honelaxe laburtu zuen: «Hasieran sentsazioa neukan min handia egiten ari nintzaiola, baina berak batere oparirik ez du egiten, eta nik opari batzuk egin ditut. Ikusten nuen oparirik ez zuela egingo eta arriskatu egin dut eta batzuetan pagatu egin dut. Azkenean, 21na gindoazela, berak arriskatu behar izan du eta gaizki atera zaio».

Polemikez galdetuta, argi utzi zuen: «Honelako finaletan, hainbesteko abiaduran jokatzen diren partidetan, gertatzen dira honelako gauzak». Baina bere aurkariaren jarrera goraipatu nahi izan zuen, beste ezeren gainetik. «Nola portatu den ikusita, erakutsi du txapeldun handia dela. Bukatu orduko zorionak eman dizkit. Asko eskertzen diot horrela portatzea», esan zuen.

Bere ustez, finalaren gakoa borrokari eustea izan da; «14-10 galtzen nindoala ez dut etsi, partida osoan borroka egin dut. Batzuentzat bi final galtzea porrota da, baina 21 urterekin, aurkariak duen maila ikusita, ez da batere erraza jokatzea. Mikel pilotari ikaragarria da, bere momenturik onenean dago», amaitu zuen Altuna txapeldunak.

 

Urrutikoetxea: «Justo en este momento tenía que darlo todo, pero no ha sido así»

Con su gesto habitual, sereno y seguramente con la procesión por dentro, Urruti aceptó su derrota con naturalidad, pero con «la pena» de no haber hecho el último tanto. «La semana anterior decía que justo en este momento tenía que darlo todo. No ha sido así, pero no hay que quitarle el mérito a él. Ha hecho un buen partido, como creo que yo también», explicó. El vizcaino, eso sí, se mostró contento por haber llegado a la final, porque «cuesta mucho y hay grandísimos pelotaris» por el camino. No quiso darle «más vueltas» a las polémicas, pero señaló que «jugando a este ritmo es normal que los jueces cometan errores, también son personas».I. C.

 

Adierazpenak

«Mikel txapelketan onena izan dela uste dut, baina finala partida bakarrera jokatzen da»

JOKIN ETXANIZ

Aspeko kirol zuzendaria

«Nik bi atseden eskatu ditut, eta epaileak hiru apuntatu ditu. Uste dut beraien errua izan dela»

PABLO BERASALUZE

Urrutikoetxearen botileroa