NAIZ
MADRIL

Alegatua euskaraz egitea galarazi dio Auzitegi Nazionaleko Espejel epaileak Fermin Vilari

Auzitegi Nazional espainolean epaitzen ari diren Fermin Vila preso irundarrari alegatua euskaraz egitea galarazi dio Concepcion Espejel epaileak.

Fermin Vila preso irundarra, Auzitegi Nazionalean. (Javier LIZON/EFE POOL)
Fermin Vila preso irundarra, Auzitegi Nazionalean. (Javier LIZON/EFE POOL)

Audientzia Nazional espainolean gaur hasi da Fermin Vilaren aurkako epaiketa. Fiskalak 316 urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, 2001ean Madrilen lehergailu bat jartzea egotzita.

Saioaren hasieran, Fiskaltzaren eta gainerako aldeen galderei erantzuteko asmorik ote zuen galdetu diotenean euskaraz mintzatzen hasi da irundarra eta Concepcion Espejel epaileak haren jarduna eten du. Itzultzaileak «Euskal Herrian bada abesti bat...» baino ez du itzuli epaileak esku hartu duenean.

«Argi dago ez dagokion adierazpen bat egiten ari zarela, beraz egon isilik mesedez eta ez oztopatu», esan dio epaileak, Efe eta Europa Press agentziek berri eman dutenez.

2010eko ekainean atxilotu zuten Vila, Belfasten, eta lau urte beranduago, 2014an, Espainiaratu egin zuten.