NAIZ

Luzapen denboran hirugarrena egin eta hiru puntuak eskuratu ditu Athleticek (3-2)

Kostata, larri eta azken minutuan eskuratu ditu Athleticek hiru puntuak, maldan gora hasi zaion neurketari buelta eman eta luzapen denboran Betisen aurka gailenduta. [Sailkapenak]

Nekanek egin du Athleticen hirugarren gola. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Nekanek egin du Athleticen hirugarren gola. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Bizi hasi da Athletic eta Betisek Lezaman jokatu duten neurketa; hamabigarren minuturako hartu dute aurrea bisitariek markagailuan. Paulak egin du gola, eta markagailuari buelta ematera behartu ditu etxekoak.

Halaxe egin dute hauek, gehiegi itxaron gabe gainera. 14. minutuan egin du banakoa Yulema Corresek, eta 17.ean bi eta batekoa Luciak. Hala, markagailuan aurretik iritsi dira atsedenaldira Athleticeko neskak.

58. minutuan egin dute bigarrena bisitariek, Cristinaren bidez. Binakoarekin, aurrera jo behar izan dute zuri-gorriek, aukera andana sortuz. Gola, baina, ez da iritsi 91. minutura arte. Nekanek egin du etxekoentzat hirugarrena, hiru puntuak Lezaman utziz.

Errepasatu hemen Emakumeen Ligako sailkapenak.