Asier Fernández de Truchuelo

Erabakia euren esku dago

Gasteizko Udalak 2017.ko uztailaren 14an, EH Bildu eta PPren eskutik, Espainiako etxeen artean "casas regionales" deiturikoak, 80.000 €ko eskupekoa banatzea onartu du. Sinatutako hitzarmena 2016.eko abenduaren 12an adostu zen. Udal batzarra zalapartatsu baten ostean, nun iskanbilen artean Espainia etxeetako bazkideek diru laguntzak eskatu zituzten. Beraien esanetan hauek murriztu zitzaizkienetik «estado de quiebra técnica» baten aurkitzen dira, zorrak janda, ordaindu ezinik.

Eskaera egiteko PPko eleduna bere txanda laga zien eta EH BILDUren oniritziarekin eskaerak aurrera egin zuen. Podemosek eta Irabazik ez zuten botorik eman. PNVk eta PSOEk nahiz eta ezetz bozkatu, 2016. eko maiatzaren 23an bion arteko udal gobernu ituna adostu zutenean, 8.8 atalean, Espainiako etxeei zuzendutako diru laguntzak berreskuratzea hitzartu zuten.

Ondo beharrez hartutako erabakia dela pentsa genezake, besteak beste politikaren zurikeria eta abagunea agerian uzten ditu.

Aipatutako elkarguneek diru laguntzak jasotzeko Gasteizko gizarteari ze eskaintzen diote, ze nolako onura dakarkiote? Espainiako etxeen webgune ofizialean, espainol utsean idatzita dagoena, zera diñoskue.

«Objetivos de la federación

Tanto en los estatutos iniciales como en los vigentes se destaca la finalidad y objetivos de la Federación:

-Establecer vínculos de solidaridad y cooperación entre las asociaciones que la componen.
-Fomentar la creación de nuevos Centros representativos de otras Comunidades.
-Velar por los intereses de dichos Centros y defender su integridad.
-Ejercer funciones de gestión, representación, mediación y asesoramiento.
-Promover y facilitar la relación y el conocimiento con el entorno alavés en el que vivimos.
-Fomentar y difundir la realización de actividades que colaboren en el mantenimiento de las tradiciones culturales de cada Comunidad.»

Ikusitakoa ikusirik, argi ageri da, alde batetik ekimen pribatuak direla, gizarte etxeetan dituzten tabernak eta txokoak ikustera hurbildu gintezke, bestetik Espainiako kultura gorde, zaindu, indartu eta sustatzeko sortuak izan ziren eta ez dezagun ahaztu berean dihardute.

Pau Casanellasek idatzitako liburuan, “Morir matando. El Franquismo ante la práctica armada. 1968-1977”, Larrialdietarako «Udaberri plana» aipatzen du, planak eskualdeetako etxeak sustatzea gomendatzen ditu, arrotzek piztutako abertzaletasun berriari atxikitu ez zitezen, “estudiar las posibles formas de incrementar la emigración de trabajadores a las provincias vascas y despertar en esos grupos conciencia propia mediante la creación de asociaciones, fomentando las casas regionales para mantener el espíritu español en estos inmigrantes”, Unionismoaren gotorlekuak sortu zituzten.

Bide batez, herri zena, euskaldun nortasuna babestu eta zabaltzeko, zera proposatuko nieke abertzale zinegotziei. Gasteizen Euskara ikastea doakoa izatea, udalean edota udalarentzako behar egiten duten langile guztiak euskaldunak izatea, euskara dakiten eta mintzo diren langileak kontratatzen dituzten taberneei, saltokiei, lantegiei hein baten “Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)“ murriztea edota erabileraren arabera kentzea. Erabakia euren esku dago.

Buscar