Urrea esploratzearen kontra
Mila pertsona inguru Errobi aldean urrea esploratzearen kontra mobilizatu ziren otsailaren 11n Ezpeletan. Sudmine enpresaren egitasmoari buruzko kontsulta publikoa abiatu dute eta iritzia emateko epea otsailaren 17an bukatuko da. Larunbateko ekimenean kolore anitzetako hautetsiak parte hartu zuten. Horien artean, hasieratik proiektuaren aurka agertu den Sylviane Alaux diputatu sozialista. Argazkiak: Bob EDME.
13 FEB. 2017