NAIZ
AZPEITIA

81 urteko emakume bat hil da Azpeitian, auto istripu batean

Azpeitiko Izarraitz auzoan gertatu da istripua, 10.15 aldera. Malda batetik behera erori da 81 urteko emakumea zihoan autoa; momentuan hil da bera.

Lakuako Segurtasun Sailak eman du albistearen berri. Oraindik argitzeke dauden arrazoien ondorioz, malda batetik behera erori da 81 urteko emakumea gidatzen ari zen autoa eta momentuan hil da bera.

Azpeitiko Izarraitz auzoan gertatu da istripua, 10.15 aldera. Abisua jaso bezain pronto gerturatu dira Ertzaintza eta osasun zerbitzuak. Emakumea autotik ateratzea lortu badute ere, ezin izan dute bere bizitza salbatu.