NAIZ

Adurizen golek garaipena eman diote Athletici (0-2)

Bigarren zatiaren hasieran egin du lehen gola Adurizek eta 90. minutuan erabakita utzi du norgehiagoka. [Partidaren xehetasunak]

Athleticek garaipen bat lortu du aspaldiko partez Ligan. Zuri-gorriek 0 eta 2 irabazi dute Levanteren zelaian Adurizen golei esker. Aurrelari donostiarra ezinebestekoa bilakatu da Athleticentzat eta agerian utzi du beste behin ere.

Bigarren zatiaren hasieran egin du lehen gola Athleticek. Adurizek bikain bukatu du jokaldia, area barruan buelta erdia emanez. Zuri-gorriek partida erabakita uzteko aukerak izan dituzte, baina 90. minutuan egin du Adurizek bigarrena.

Garaipenarekin Athleticek sailkapenaren zuloan utzi du Levante eta arnas pixkat hartzea lortu du azken hilabeteetako bolada txarrari amaiera emanez.