NAIZ
ZIGOITI

Manex Agirrek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

Manex Agirrek irabazi du Zigoitiko Kultur Etxean jokatu den Arabako Bertsolari Txapelketako bostgarren finalaurrekoa. Hurrengo astean jokatuko da azkena.

Zigoitiko finalaurrekoa. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Zigoitiko finalaurrekoa. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Arabako Bertsolari Txapelketako 5.finalaurrekoa Zigoitiko Kultur Etxean jokatu da, eta bertan Manex Agirre aramaioarra gailendu da.

Berarekin batera, Oier Arbina, Peru Abarrategi, Asier Rubio, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta izan dira. Amurrioko Unai Mendibili ere finalaurreko honetan kantatzea egokitu zitzaion baina baja izan da eta bertsolari ordezkoa zen Oier Arbinak kantatu du.

Oier Suarez aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 343.5 punturekin. Haren atzetik, Iñaki Viñasprek 339, Zelaietak 318, Abarrategik 316.5, Arbinak 288.5 eta Rubiok 276.5.

Horrela, orokorrean, finalaurreko guztiak kontaun hartuta, Oihane Perea eta Manex Agirre dira puntu gehien lortu duten bi bertsolariak. Kontuan hartu beharra dago saio desbedinen artean puntu gehien lortzen duten 6 bertsolariak sailkatuko direla finalerako. Hurrengo larunbatean izango den azkeneko finalaurrekoan, Langraiz Okan, argituko da nortzuk diren finalistak.