NAIZ
BRUSELA

Europako Legebiltzarreko lehendakariordeetako batekin bildu da Etxerat Bruselan

Presoen senideek pairatzen dituzten eskubide urraketak salatzeko Europara hasi duen biran, Etxerateko ordezkariak Europako Legebiltzarreko lehendakariordeetako batekin, Dimitrios Papadimoulis-ekin, bildu da, baita hainbat eurodiputaturekin ere.

Dimitrios Papadimoulis Europako Legebiltzarreko lehendakariordea, Etxerateko ordezkariekin Bruselan. (@EtxeratElkartea)
Dimitrios Papadimoulis Europako Legebiltzarreko lehendakariordea, Etxerateko ordezkariekin Bruselan. (@EtxeratElkartea)

Etxerateko ordezkaritza atzo arratsaldean iritsi zen Bruselara eta gaur goizean izan ditu lehenengo bilerak. Europako Legebiltzarreko lehendakariordeetako batekin –Syriza alderdiko Dimitrios Papadimoulis-ekin– elkartu dira presoen senideen ordezkariak, eta hainbat diputaturekin: GUE/NGL taldeko lehendakari orde Nalin Bjork suediarrarekin eta Bart Staes flandriarrarekin (De Groen Greens/EFA taldekoa), besteak beste. Flandriako Parlamentuan ere harrera egin diete.

Sakabanaketa politikarekin eta giza eskubideen urreketekin amaitu beharra izan dute hizpide bileretan. Guztira sei izan dira eta balorazio «oso positiboa» egin du Etxeratek.