NAIZ
DONOSTIA

Oier Lorente presoaren lagun batek auto istripua izan du bisitatik bueltan

Dueñasko espetxetik (Palentzia) itzultzen ari zela, auto istripua izan du Oier Lorente presoaren lagun batek. Ondo dago, baina autoak kalteak jasan ditu.

Askegunearen Twitter kontuak jakinarazi duenez, Oier Lorenteren lagun batek istripua izan du, preso donostiarrari Palentziako espetxean bisita egin ondoren etxerako bidean zela.

 

Ondo dago, baina autoak kalteak ditu.

2015. urte honetan presoen senide eta lagunen duten hirugarren istripua izan da.

Lorente 2013ko apiriletik dago espetxean. Donostiako Aske Gunean atxilotu zuten, Segiko kide izatea egotzita ezarri zioten sei urteko espetxe zigorra betetzeko.