NAIZ
BILBO

Sekulako ikusmina eragin du Getxon ‘Anthem of the seas’ itsasontziak

‘Anthem of the seas’, munduko bigarren gurutze-ontzi handiena, Bilboko Portura iritsi da gaur eta milaka lagun gerturatu dira Getxora hura ikustera.

‘Anthem of the seas’, Getxoko uretan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
‘Anthem of the seas’, Getxoko uretan. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Goizeko 7.00ak pasata iritsi da Getxoko kaira ‘Anthem of the seas’ gurutze-ontzia, herritarren artean ikusmin handia eragin duena.

Auto pilaketak ere izan dira porturako sarbideetan.

Asteazkenean atera zen ontzia Southamptongo portutik, estreinako bidaian, eta Euskal Herritik igaro ondoren, Cadizerantza abiatuko da.

4.000 bidaiari baino gehiago eramateko prest dago –2.000 gela baino gehiago baititu– eta aurrerapen teknologiko handiak ditu.

Besteak beste, honako zerbitzuak eskaintzen ditu: ia 20 jatetxe, izotz pista, zirku eskola bat edota autotxokeak.