NAIZ

Gipuzkoa Basketek ondo sufritutako garaipena lortu du

Gipuzkoa Basketek Iberostar Teneriferen kontrako partida irabazi du luzapenean (77-76). Laboral Kutxak galdu egin du etxean Murciaren aurka (77-85).

Gipuzkoa Basketek garaipena lortu du. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Gipuzkoa Basketek garaipena lortu du. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Gipuzkoa Basketek aurrerapausu garrantzitsua eman du maila mantentzeko lehian Teneriferen aurka irabzi ostean.

Azken laurdenean GBCk ez du amore eman eta 14 puntuko jarrain lortu ondoren berdinketarekin bukatu da partida (69-69).

Luzapenean, lau puntuko lortu dute gipuzkoarrek, baina Tenerifek berdintzea lortu du (76-76). Azken segundoetan, Jordanek jaurtiketa librea sartu du eta abantaila eman dio bere taldeari. Tenerife hirukoa sartzen saiatu da azken jokaldian, baina huts egin du.

Bestalde, Baskoniak galdu egin du etxean Murtziaren aurka (77-85).