NAIZ
PARIS

Hamalau urteko espetxe zigorra ezarri diote Ibon Goieaskoetxeari

Parisko Krimen Auzitegiak hamalau urteko espetxe zigorra ezarri dio Ibon Goieaskoetxea gernikarrari. Defentsak ukatu egin du ETAn ardurak izan zituenik.

«Konponbidea Euskal Herriarentzat» lelopean, elkarretaratzea Parisko Auzitegiaren atarian. (NAIZ)
«Konponbidea Euskal Herriarentzat» lelopean, elkarretaratzea Parisko Auzitegiaren atarian. (NAIZ)

Asteazken honetan ezarritakoaz gain, aurreko beste bi auziri lotutako zigorrak bakar batean biltzea erabaki du Parisko Krimen Auztegiak. Hala, gernikarrak hamalau urte bete beharko ditu espetxean.

Behin zigorra beteta Goieaskoetxea Estatu frantsesetik kanporatzeko agindua eman du epaileak.

Fiskaltzak hamabost urteko espetxe zigor eskaera egin du asteazken honetan bertan egin den azken saioan. Defentsak argudiatu du Ibon Goieaskoetxeak ez zuela leporatzen dioten ardurarik izan ETAn.

2010eko otsailean atxilotu zuten Goieaskoetxea eta ordutik dago espetxean.