NAIZ
BARTZELONA

Sakabanaketa politikaren aurkako babesak bildu ditu Sarek Kataluniako Parlamentuan

Sare ekimenaren izenean, Joseba Azkarraga eta Pepe Mouliaa Kataluniako Parlamentuan izan dira euskal presoei ezartzen zaien sakabakaneta politikaren berri ematen. Alderdi gehienek babesa adierazi diote Sareri eta egiten duen lanari.

Kataluniako Parlamentuan izan da Sare. (@MontserraRibera)
Kataluniako Parlamentuan izan da Sare. (@MontserraRibera)

Kataluniako Parlamentuko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean izan dira Azkarraga eta Mouliaa, Sare ekimenak burutzen duen lanaren eta dituen helburuen berri ematen.

Azkarragak azaldu du presoen %80a etxetik 400 kilometro baino gehiagora dagoela eta, gainera du konponbide prozesu orok presoen aferari eutsi behar diola.

Ildo horretan, Mouliaak dispertsioarekin amaitzeko beharra azpimarratu du.

Sareren azalpenen ondotik, alderdien txanda iritsi da. Twitter bidez Sarek berak jakinarazi duenez ekimenaren lanari eta bere helburuei babesa eman diote alderdi gehienek. CiU, ERC, CUP eta Iniciativak espetxe politika aldatzearen alde agertu dira eta PPk bakarrik agertu du bestelako jarrera bat.