NAIZ
Sanxenxo

Hondarribia jaun eta jabe Ligaren hasieran

Bitik bi, ezin da hobeto hasi. Hondarribia erraz gailendu zaie onenen txanpan alboan zituen Orio, Kaiku eta Urdaibairi (10 segundoko aldea bigarrenari). Sailkapen orokorrean aurreko txandan aritu diren Cabo, Donibane, Tiran eta Astillero sailkatu dira txapeldunaren atzetik. 24 puntu eta hasiera ezin hobea hondarribiarrena.

Galizako uretan korronteak direla eta ez direla edozer gerta daitekeela jakinda joan dira denak ere Ligako bigarrena jokatzera Sanxenxora. Ohorezko txandan ikusi dira komeriak, Hondarribiak tarte nabarmena lortu du berarekin ziren beste hiru faboritoekiko, Malagako koska bat gorago horretan Hondarribia bera bakarrik utziz.

Azken txanpa horretan aritu arren 6. amaitu du Oriok, 8. Kaikuk eta 9. Urdaibaik. Izan ere, lehen postuetan sartu dute tosta Cabok (2. 2 segundo eskaseko aldez), Donibanek (3. 4 segundora) eta Tiranek (4. 6 segundora). Astillero izan da Oriori denboretan aurre hartu dion bestea.

Gaurko lanak eginda, gustura hondarribiarrak, ezin hobeto hasi dute aurtengoa.