NAIZ
EIBAR

Eibarrek Asier Riesgo atezaina eta David Junca defentsa fitxatu ditu

Asier Riesgo atezaina eta David Junca hegaleko defentsa ezkerra fitxatu ditu Eibarrek.

David Junca eta Asier Riesgo, Ipuruan egin duten aurkezpenean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
David Junca eta Asier Riesgo, Ipuruan egin duten aurkezpenean. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Eibarrek jakinarazi duenez, Asier Riesgo atezainak denboraldi baterako fitxatu du. Osasunatik dator debarra.

David Junca hegaleko defentsa ezkerra da eta Gironatik dator, hiru denboralditarako.

Arrasaten gaur egin duten entrenamenduaren ostean aurkeztu ditu Eibarrek bi jokalariak.