NAIZ

Emakume talde batek jasandako eraso sexista salatu dute Azpeitian

Topatu.info webguneak zabaldutako informazioaren arabera, mutil kuadrila batek eraso sexista bat burutu du emakume talde baten kontra Azpeitiako festetan eta igande goizaldean txosnaguneko oholtza hartu dute gertatutakoa salatzeko.

Igande goizaldean txosnetako oholtza hartu zuten gertatutakoa salatzeko. (topatu.info)
Igande goizaldean txosnetako oholtza hartu zuten gertatutakoa salatzeko. (topatu.info)

Azpeitiako festetan eraso sexista bat jasan dutela salatu dute neska gazte batzuek. Topatu.info webgunean argitaraturiko albistean azaltzen dutenez, mutil talde bat irain sexistak egiten hasi zitzaion lagun artean kamisetarik gabe zegoen neska bati. Erantzun gisa, inguruko emakume guztiek kendu zuten kamiseta eta mutilek erasoarekin jarraitu zuten neska taldeari argazkiak ateraz eta bideoan grabatuz.

Erasoa salatzeko, txosnaguneko oholtza hartu dute hainbat emakumek igande goizaldean.