NAIZ
GETARIA

Motor gidari bat zendu da Zumaian, istripua izan eta gero

Motor gidari bat hil da Zumaian, auto baten aurka talka egin eta gero, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez. 

Pertsona bat zendu da gaur arratsaldean Zumaian izandako istripu batean. Motro batek kotxe batekin egin du talka, eta motor gidaria bertan zendu da. Istripua Oikinako gurutzebidean gertatu da 17:00ak aldera.