NAIZ
BILBO

Ehunka herritarrek amnistia aldarrikatu dute Bilbon

‘Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendua’ izenekoak deituta ehunka herritarrek bat egin dute Bilboko manifestazioarekin. Mila lagun inguruk zuri beltzean ‘Amnistia’ hitza zeraman pankartaren atzetik egin dute ibilbidea Zabalburu Plazatik Moyua arte.

‘Amnistia’ pankartaren atzetik manifestazioa gaur Bilbon. (Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS)
‘Amnistia’ pankartaren atzetik manifestazioa gaur Bilbon. (Raul BOGAJO | ARGAZKI PRESS)

Mila lagun inguruk bat egin du gaur arratsaldean euskal presoen amnistia aldarrikatzeko deitutako manfiestazioarekin. Zabalburu plazatik abiatu da martxa «amnistiarik gabe, bakerik ez» leloak oihukatuz eta Moyua plazan amaitu da.

Bertan, amnistiarik gabeko konponbiderik ezin daitekeela adierazi dute manifestazioaren deitzaileek. ‘Eusko gudariak’ abestuz amaitu dute bildutakoek mobilizazioa.