naiz
bilbo

Hondarribia, berriz, azkarrena Bilbon

Ez dago sorpresa handietarako San Miguel Liga, Hondarribiak nagusi dela erakutsi du gaurkoan ere eta Kontxako banderaren garaiko etenaldia iristerako Liga bideratua izango du. 184 puntu ditu eta 165 gaur ere bigarren izan den Urdaibaik.

Patroia bandera eskuan. (Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS)
Patroia bandera eskuan. (Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS)

Asko behar lukete gauzak aldatu San Miguel Ligako lehen postuetan izen ezberdinak ikusten hasteko. Hondarribia, gaur ere lehena, Urdaibai, bigarren berriz, eta Orio eta Kaiku jarraian hirugarren eta laugarren postuetan. Bilboko bandera lortuta sailkapen nagusian 184 puntura iritsi dira hondarribiarrak, 165ekin dira bigarren Bermeoko Urdaibai taldekoak. Orio izan da gaur hirugarren, hala da sailkapen nagusian ere 144 punturekin, eta Kaiku laugarren, baita nagusian ere 129rekin.

Hurrengo bi asteetan etenaldia izango da eta badirudi hura iristerako erabakita utzi nahi lukeela Hondarribiak Liga. Bihar Zierbenan izango dute zita denek.