NAIZ
ESKIROTZ

Langile bat zauritu da Eskirotzen, leherketa bat eta gero

24 urteko gizon gazte bat zauritu da Eskirotzen lanean ari zela leherketa bat izan eta gero. Erredurak ditu gorputzaren %15ean. Bigarren langile batek tinpanoa hautsi du zarataren harira.

Eskirotzeko erregai enpresa batean eman den leherketa batean zauritu da 24 urteko langile bat. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, erredurak ditu gorputzaren %24ean.Bigarren pertsona bat ere zauritu da leherketan, tinpanoa hautsita.

18:30ak aldera izan da leherketa, erregaia garraitzen duen kamioi batean lanean ari zirenean. Kamioiak, momentu horretan, ez zuen erregairik.

Biak ospitalera eraman dituzte, nahiz eta bakarra dagoen larri. Une honetan, leherketa zerk sortu duen ikertzen ari dira.