NAIZ
BILBO

Almudena Matarranzen ustezko hiltzailea espetxeratu dute

Joan den astelehenean Erandion ustez bere bikotekide zen Almudena Matarranz hil ondoren atxilotu zuten gizonezkoa espetxeratzeko agindu du epaileak.

Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazio jendetsua egin zuten asteartean Astrabuduan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Indarkeria matxistaren aurkako mobilizazio jendetsua egin zuten asteartean Astrabuduan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Matarranzen gorpua astelehenean bertan aurkitu zuten atxilotuaren etxebizitzan, Erandioko Astrabudua auzoan, senideek igandean haren desagerpena salatu ondoren. Gorpuak indarkeria zantzuak zituen.

Ertzaintza 39 urteko emakumearen bikotekidearen bila aritu zen astelehenean, eta azkenean, arratsaldeko 18.30ak inguruan aurkitu eta atxilotu zuten.

Gizona epailearen aurretik igaro da arratsalde honetan eta behin behinean espetxera bidali dute.