Jon Ormazabal

Urrutikoetxeak ezinezko beste partida bat altxatu du

Mikel Urrutikoetxea da nafarra ez den San Ferminetako Lau eta Erdikoaren lehen txapelduna, ezinezkoa zirudien partida bat iraulita. 18-9 aurretik joan den Ezkurdia berriz ere garaipenaren ateetan geratu da (22-21).

Urrutikoetxea, Labriten, txapela buruan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Urrutikoetxea, Labriten, txapela buruan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Mikel Urrutikoetxea ezinezkoak diruditen partidak konpontzen espezialista bihurtu da eta halaxe jantzi du Lau eta Erdiko San Ferminetako txapela. Hala irabazi zuen Lau eta Erdiko txapela Irujoren aurka eta horrelaxe lortu zuen, aurkari beraren aurka, Buruz Buruko finalerako txartela maiatzean, orduko hartan 18-14 galtzen joan eta gero.

Gaurko finalak bi zati oso desberdin izan ditu. Lehenengoan, Zaratamokoak apenas jarri dio erresistentziarik Ezkurdiari. Arbizukoa oso ondo hasi da, sakez mina egin eta pilota ondo astinduz, bizkaitarrak gorputzari buelta ematen arazoak izan dituelarik. Hanketan eta besoetan indarrik ez balu bezala, hankapean ibili du Aspekoak 5-15 eta 9-18 aurreratu arte.

Bigarren atsedenaldi luzeari probetsua atera dio bizkaitarrak, gorputzari buelta ematen asmatu du eta jokoa goitik behera irauli da, bizkaitarrak agindu eta nafarra bere aldeari eutsi ezinda. Amaiera korapilatsu batean, Ezkurdiak kolpe bat hartu du bizkarrean, Urrutikoetxea ere behar ez zen eran gurutzatu zaio beste tanto batean eta unerik txarrenean egindako akats batek txapela Urrutikoetxeari eman diote