NAIZ
Sevilla

Etxetik kanpo irabazi eta lider jarri da Athletic (1-2)

Athleticek Betis garaitu du bere zelaian, eta lau jardunaldi jokatu direnean lidertzan jarri dira txuri-gorriak. Etxekoak aurreratu diren arren, Yulema Corresek partida berdindu du 39, minutuan eta Erika Vazquezek garaipena eman die 91.ean.

Landutako garaipena eskuratu du Athleticek Betisen aurkako partidan. Joseba Agirreren neskek etxekoen gol goiztiar bati egin behar izan diote aurre, Yiyik 15. minutuan Betisen gola egin eta gero. 

Baloia bilbotarrena izan da eta 39. minutuan ordura arte amaitu ezin izan duen jokaldia ederki amaitu du Yulema Corresek. Banakoarekin joan dira atsedenaldira. Eta banakoarekin amaituko zela zirudien, baina bigarren zatiaren azken hatsean Erika Vazquezek aurtengo lehen gola erdietsi du, hiru puntuak Bizkaiara eramanez.

Garaipen honekin sailkapeneko buru jarri dira, 10 punturekin eta Levanterekin berdinduta.