NAIZ
MIARRITZE

«Hitzetatik ekintzetara» igarotzeko eskatu dio Aitzinak Alain Jupperi

Hurrengo hauteskunde presidentzialetarako frantziar eskuinaren hautagai nagusiak bakegintzan «elkarrizketarako prest» dagoela esan berritan, Aitzinak «hitzetatik ekintzetara» igarotzeko deia egin dio gaur Alain Jupperi. 

Aitzinak deituriko elgarretaratzea gaur. (Aitzina)
Aitzinak deituriko elgarretaratzea gaur. (Aitzina)

Miarritzen protesta egin du Aitzina gazte antolakundeak Alain Juppe frantziar eskuinaren aurpegi ezagunaren bisitaren harira. Bere politiken aurkako protesta zena berriki egin dituen adierazpenak ekintza bihurtzeko dei bilakatu du gazte eragileak. 

Hurrengo hauteskunde presidentzialetarako frantziar eskuinaren hautagai izateko bidean den Juppek Euskal Herrian bakegintzan «elkarrizketarako prest» dagoela esan du bere bisitaren harira Mediabasken egin dioten elkarrizketan. Hitz horiek kontuan hartuta egin du protesta gaur Aitzinak eta «hitzetatik ekintzetara» igarotzeko deia egin dio. Twitter bidez, gainera, bere esanak gogoratu eta «parean izanen gaituzu oroitarazteko» idatzi du Aitzinak.