NAIZ

Arantza Zuluetaren aldeko ekimena Argentinako «A casa» kolektiboarekin bildu da

Arantza Zuluetaren aldeko ekimeneko kideak Argentinatik etorritako «A casa» kolektiboko Susana Etchegoyenekin eta Mirta Fabrerekin izan dira La Bolsako eraikinean.

Alfonso Zenon abokatua eta Aitziber Sagarminaga bi mediku argentinarrekin.
Alfonso Zenon abokatua eta Aitziber Sagarminaga bi mediku argentinarrekin.

Alfonso Zenon abokatua eta Aitziber Sagarminaga, Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko Bilbon sortutako plataformaren partaideak «A casa» elkarteko ordezkariekin bildu dira gaur goizean La Bolsako eraikinean.

Kolektiboa euskal diasporaren baitan jaio zen eta salaketa ezberdinak bultzatu dituzte. Esaterako, Auzitegi Nazionaleko medikuek torturaren aurrean duten jarrera edo Ibon Iparragirre presoaren egoera salatuz.

Gite-Ipes elkartearen eskutik hitzaldia eskaini behar dute astearte arratsaldean Bilbon Mirta Fabre eta Susana Etchegoyenek.

Fabrek 42 urteko eman ditu psikoanalista bezala preso ohien eta desagerpen zelaietan izandako pertsonen eta beraien familien tratamenduan.

Susana Etchegoyen, diputatu ohia izateaz gain, medikua eta Farmakologia eta Terapeutika unitatearen arduraduna da Posadas ospitalean, eta aldi berean, Buenos Aireseko unibertsitate nazionalean irakaslea da.

Bileran, Arantza Zuluetaren egoeraz informatzeaz gain, isolamendu egoera iraunkorra pairatzen duten Harriet Iragi eta beste presoen egoera biltzen duen txosten bat eman diete. Plataformak burutu dituen ekimenen eta bileren berri eman diete eta mediku argentinarrek konpromiso irmoa azaldu dute egoera eremu politiko eta juridiko ezberdinetara eramateko, salaketa zabaltzeko eta atxikimenduak biltzen saiatzeko.