NAIZ
IRUÑEA

Betisen aurrean ere, Osasuna ezinean

Burua altxa ezinik jarraitzen du eta Betisi ere ez dizkio gauzak oso zail jarri, Sevillako taldea aise nagusitu baita (2-0), Rafa Navarro eta Ruben Castroren golekin. [Xehetasun guztiak]

Zuloan gero eta sakonago dago Osasuna eta Betisen aurkako partidan ere irteteko zantzu gutxi erakutsi du talde gorritxoak.

Lehen minutuan jokaldi arraro bat egin du Vujadinovicek eta Salvatore Sirigu atezainaren erreakzio onak lortu du bere atean gola sartzea.

Hala ere, laugarren minutua bete gabe zegoela, Rafa Navarrok egin du gola talde sevillarrarentzat, atzelarien huts andana kateatu ondoren.

Ordu erdia bete aurretik, defentsa aurreratuta zegoela aprobetxatu du Ruben Castrok bigarrena egiteko.

Bigarren zatian saiatu da Osasuna protagonismoa irabazten, baina ordurako Betisi partida kontrolpean mantentzea besterik ez zitzaion falta.