NAIZ
IRUÑEA

Osasunak ezin izan du garaipenarekin ospatu Sadarren 50. urtemuga

Sadar futbol zelaiak mende erdia betetzen du baina talde gorritxoak ezin izan du urtemuga berezi hori garaipen batekin ospatu, azken minutuetan lortu baitu Huescak berdinketaren gola (1-1).

Osasunak ezin izan du garaipenarekin ospatu Sadarren 50. mendeurrena. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Osasunak ezin izan du garaipenarekin ospatu Sadarren 50. mendeurrena. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Bi taldeek oso itxura kaskarra eman dute lehen zatian, huts ugari eginez eta ia inolako zehaztasunik gabe.

Huescak zertxobait hobeto hasi du partida, baina ez da gai izan gol aukera garbirik sortzeko.

Arriskuarekin behin baino ez da hurbildu talde bakoitza lehen zatian.

Partidaren bigarren erdian zertxobait hobetu da futbolaren maila eta honekin batera iritsi dira gol aukerak.

Aurreko bi jardunaldietan bezalaxe, markagailuan aurreratzea lortu dute gorritxoek. Unai Garciak egin du gola, 67. minutuan. 

Fran Meridak eta Quiquek baloi bana bidali dute zutoinera eta Osasuna ez da gai izan partida behar bezala ixteko. Eta ordaindu egin du. Arauzko denbora bukatzeko hiru minutu falta zirela, Vadillok jarritako korner bat buruz errematatu eta sareetara bidali du Melerok, partida berdinduz.