naiz

Kutxabanquek Ipar Euskal Herrian dituen hiru bulegoak irekita mantentzea eskatu du LABek

Kutxabankek Ipar Euskal Herrian dituen hiru bulegoak ixtea erabaki du, eta 23 langile kaleratzea. Honen aurrean, LABek agerraldia egin du Bilbon, Kutxabanken egoitzaren aurrean. Bertan «Ipar Euskal Herriak behar duen motore ekonomikoa izatea» aldarrikatu dute.

Kutxabanquek Ipar Euskal Herrian dituen bulegoen itxiera salatu dute Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Kutxabanquek Ipar Euskal Herrian dituen bulegoen itxiera salatu dute Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

‘Kutxabank ez itxi’ zioen lema batekin, LAB sindikatuak prentsaurrekoa eman du Bilbon, Kutxabanken egoitzaren aurrean. Bertan, Filipe Dulucq Kutxabanqueko delegatua, Iñaki Egaña Kutxabankekoa eta Xabier Ugartemendia, LABen negoziazio kolektiboko arduradunarekin.

Hiru bulego hauek itxiz, 23 langile kaleratuko ditu Kutxabankek. Dulucqek adierazi duenez, «fusiora arte, itzelak ziren bulegoen emaitzak eta errentagarritasuna». Salatu duenez, 2011an egin zen euskal aurrezki kutxen fusioa «egitasmoaren galga bortitz eta aurretik pentsatutako» izan zen.

Egañak gogora ekarri du kaleratze hauek «itxuraz, etekinak hobetzeko» iaz 244 milioi euroko irabaziak aitortu zituen enpresa batek gauzatzen dituela. «Kutxabanqueko langileak gure artean nahi ditufu. Euskal Herriko gainerako langileok osatzen dugu egituran haien lan-bizitza burutu dezaten nahi dugu».

Ugartemendiak, aldiz, Kutxabank «Euskal Herriko behar sozioekonomikoei erantzuten dien tresna finantzieroa izan behar dela» aldarrikatu du. Zentzu honetan, EAjren erantzunkizuna azpimarratu du. «Beren interes partidista eta kapitalistei erantzuten dioen tresnan bihurtu du Kutxabank». Eta bide horretan kokatu du Ipar Euskal Herriko hiru bulegoak ixtearen erabakia. «EAJk nahiago du espainiar Estatuari egonkortasuna emateaa, Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen herri apustua egitea baino».