Naiz+ Naiz+

Txoria txori, Ugandako umeen ahotan

Ugandako Bugajali herriko haurrek Orioko Mukwano Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundeak bertan egiten duen lana eskertzeko modua aurkitu dute Mikel Laboaren Txoria Txori (Hegoak) abestia kantatuz. Soinean Orioko traineruaren kamiseta daramate era Urtzi Agirretxe Ibargoien trikitilaria dute alboan.

Mukwano Lagun erakundearen Facebook perfilean  aurkitu dugu bideoa. Abuztu hasieran zintzilikatu zuten eta orditik ia 800 aldiz izan da elkarbanatua eta ia 30.000 aldiz ikusia. Ugandako gazteenen osasuna eta heziketa bermatzeko lan egiten du erakunde honek.