GARA
DONOSTIA

Covitek Tasio Erkizia AN-ren aurrean salatu du

Covitek Tasio Erkiziaren aurkako salaketa aurkeztu du Madrilgo Auzitegi Nazionalean, NAIZen eta GARAn iragan asteartean argitaratutako iritzi artikulu batean ETA «goretsi» duelakoan.

‘La única lucha derrotada es la que no se hace’ izeneko iritzi artikuluan, ezker abertzaleko militanteak ETAri «eskertu» egiten dio «bere ustezko zeregin pedagogikoa eta bere gaitasuna gizarteari irakasteko ekintza terrorista bidez».

Kolektiboaren aburuz, Erkiziak baieztatu egiten du «ETAren armagabetzearen ondoren irekitzen den bidea azken 50 urteetakoa bezain epikoa eta liluragarria» dela. Salaketan eransten dutenez, bide horretan «800 pertsona baino gehiago erailak izan ziren».

Kode Penalaren 578. artikuluaren baitan argudiatu du Covitek mezuen eduki «umiliagarria».