GARA
leioa

Leioako Umore Azokan Euskal Herriko 22 konpainia

Leioa prest da gaurtik aurrera Umore Azoka hartzeko. Euskal Herriko 22 konpainia izango dira bertan, aurten antolatzaileek aukeratutako parte hartzaileen erdiak, hain zuzen ere.

Nabarmentzekoa da euskal taldeen hamalau lan lehen aldiz ikusiko direla asteburu honetan. 18. edizio honetan parte hartuko duten konpainiak hautatzeko 500 proposamen baino gehiago aztertu dira. «Mota guztietako generoek izango dute lekua, musikak, bertsolaritzak, magiak, clownak, pirotekniak, multimediak, txotxongiloek eta fakirismoak ere», diote antolatzaileek.

Euskal Herritik kanpoko 28 konpainiaren lanak ere ikusi ahalko dira. Guztira, 51 ikuskizun eta 150 emanalditik gora gaur hasi eta igandera bitartean.