Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Udaberri ekonomikoa iragarri dute, langabeak oraindik neguan direla

Merkataritza eta Industria Ganberak 2016ko azken seihilekoaren adierazle ekonomiko nagusiak jasotzen dituen txostena aurkeztu du aste honetan Baionan. Andre Garreta bere presidentearen ustez, «udaberri ekonomiko baterantz goaz». Susperraldi ekonomikoak ez du ekarri, ordea, langabeziaren beherakada.

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG) Akitania Berria makroeskualdeak eskaintzen dituen datuak eta hiru euskal lurraldeotako adierazleak gurutzatu ditu Ipar Euskal Herriko egoera ekonomikoari buruz bere azterketa egiteko.

Txosten horren arabera, «enpresetako arduradunek konfiantza berreskuratu dute», eta, horrek, MIGen ustez, bilakaera positiboa iragartzen du ondoko hilabeteei begira. Lan horretan bereziki iazko azken seihilekoan eskualdeko zein euskal lurraldeetako enpresaburuek emandako datuak aztertzen ditu ganberak. Orotara 3.843k erantzun diote galdetegiari, horietarik 600 bat Euskal Herrikoak direlarik.

Izan ere, hainbat adierazleren kasuan urte osoko emaitza aintzat hartzen du Andre Garreta buru duen erakundeak. Horrek zailtasun franko sortzen ditu batez bestekoen arteko konparazioak egiteko orduan eta, oro har, aurreko urteetako txostenak eskuetan Ipar Euskal Herriko bilakaera ekonomikoa marrazteko. Muga horiek alde batera utzita, ganberako arduradunen aldartea zeharo aldatu dela esan daiteke. Azken bost urteotan agertzen zituzten kezkak neurri handi batean desagertu egin dira.

Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako presidenteak txostenaren mamia esamolde borobil batekin laburbildu zuen: «Gure adierazle ekonomiko guztiek kolore berdea dute».

Aro berri baten atarian

Barometroa egin ahal izateko datuak hornitzen dituzten enpresen egoerak azkarki hobera egin duela gaineratu zuen Garretak. Enpresen itxierei loturiko lan auziak %13 apaldu ziren iaz. Era berean, sektore guztiak aintzat hartuta, enpresaburuen %73k aurten espero dituzten diru mozkinak 2016ko azkeneko sei hilabeteetan lortu zituztenekin alderatuta «berdinak edo handiagoak» izanen direla aitortu zuten inkestan.

Ganberako lehendakariaren esanetan, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ekonomia «aro berri batean sartu den» seinale da ugazabek etorkizunari buruz adierazten duten itxaropen berria. «Konfiantza sentimenduarekin batera Frantziako presidente berria izendatu ondoren egonkortasun egoera berreskuratzeko bidean da, eta hori lagungarria da 2017ari begira enpresaburuek ezarri dituzten erronkak gainditze aldera», gaineratu zuen.

Bere adierazpen horiek zifra andanarekin jantzi zituen Garretak. Azaldu zuenez, enpresen sorrera %15,9 hazi zen iaz. Hartara 2.692 enpresa berri sortu ziren hiru euskal lurraldeetan. Denbora berean zailtasunak zituzten enpresen kopuruak behera egin zuen (-%14,3). Iaz lanpostu kopuruak gora egin zuen Ipar Euskal Herrian, «Frantzia zein Akitania Berriarekin alderatuta, maila handiagoan» gainera, Ganberako presidentearen esanetan.

2016ko laugarren hiruhilekoa ardatz harturik, orotara 82.400 langile ziren Iparraldean, non batez besteko soldata 2.165 eurokoa zen (+1,7). Enplegu gehien sortu zituzten sektoreak zerbitzuak eta industria izan ziren.

Zifra horiek hobetzera eginen dute aurten, Ganberako arduradunen ustetan. Hartara, 10.000tik gora lan eskaintza aurreikusten dituzte. Hori baieztatuz gero, urtebetez %7,4 gora eginen lukete kontratazioek. Hala eta guztiz ere, egoera kontraesankorra ematen da. Enpresaburuek langile berriak hartzeko asmoa agertzen badute ere, «askotan ez dute beraiek eskatzen duten behargin kualifikatu adina atzematen». Ondorioz, «langabeziaren tasak ez dira beharko luketen erritmoan apaltzen».

Kezkagarria da, bereziki, iraupen luzeko langabeen egoera. Baionako eskualdeari begiratuta, 2016ko abenduan 28.701 pertsona lanik gabe ziren.

Eremu berean, lana bilatzen zuten herritarren %41ek urte bat baino gehiago zeramaten Pôle Emploi (enplegu bulegoa) delakoaren zerrendetan. Horietatik %53 emazteak ziren.

Gauzak horrela, lanik gabe diren pertsonekiko formazioa enpresen beharretara egokitzeko premia ikusten du MIGek.

 

Addimadour se aloja en la Technocité

La plataforma de innovación Addimadour fue inaugurada ayer en el Parc Technocité (parque tecnológico) de Baiona, en presencia, entre otras autoridades, del presidente de la macroregión Nueva Aquitania, Alain Rousset, del presidente de la Mancomunidad vasca, Jean-René Etchegaray, y del presidente de la Cámara de Comercio e Industria (CCI) labortana, André Garreta.

La plataforma se dedicará a la fabricación aditiva metálica (impresión 3D). Addimadour ha sido posible gracias al trabajo de investigación desarrollado en Estia, la escuela de ingenieros de Bidarte vinculada a la CCI, y dotará de un nuevo servicio a la plataforma Compositadour, especializada en composites y robótica.

El proyecto ha sido apoyado por socios industriales como Safran (Turbomeca), Dassault Aviation, Airbus o el grupo Lauak, éste último de Hazparne. Con una inversión a tres años de 2,4 millones de euros, empleará a diez personas a partir de octubre de este año.

A caballo entre dos sectores estratégicos en esta parte de Euskal Herria como son la aeronaútica y la metalúrgica, la plataforma Addimadour quiso contar en su jornada de inauguración oficial con las intervenciones, a través de una conferencia técnica, de las universidades de Cranfield (Inglaterra), del centro tecnológico guipuzcoano Lortek (Ordizia) y del centro técnico alsaciano Irepa Laser (Estrasburgo). M.U.B.