Juan Luis Mugertza Unanue I Idazlea

Argazkia mugituta

Horrelakoetan argazkiari kolore pixka ematea beti komeni, baina ezin uka ilun irten garenik. Egongo da argazkilariaren lanari aitzakia jarriko dionik, edota argi faltari, baina horrek ez digu argitasunik emango. Ene ustez, leku askotan mugituta irten gara, oso; gainera, eskumatara egin dugu. Bai, arazoa hori da, ene ustez, bestela ezin ulertu aldaketarena. Dirudienez, gurean ere, argazki berriari beldurra diogu; aukeran, zuri-beltzean dugu nahiago, badaezpada. Eta horretarako zertarako aldatu, betiko argazkilariek bermatzen baldin badigute oraingo argazkia.

Bilatu