Artur Zubiri Ibarrondo

Atutxari gutuna

San Blas egunean Abadiñon ikusi zintudan eta burura etorri zitzaizkidan sentimendu asko.
Niretzako terrorista bat izan zara, hemengo jende askori terrorea sortu diguzulako, Martin Villak eta halakoek egin zuten bezala. Sentitzen dut min ematen badizu, baina ez hartu txarrean, herri honetako pertsona eta kolektibo askori hala deitu diguzue sarri.

Baina tira, adjektiboak aparte utzita, uste dut, oso garai politean gaudela, ea ematen ari diren pausuak ondo bideratzen ditugun. Zoritxarrez alde batetik ematen dira bakarrik. Ez legoke batere txarto, zuek exijitzen duzuen barkamena, egindako okerren aitorpena, eta amaiezinak diren eskakizunak... zuek ere betetzen hasiko bazinete, prozesuan parte hartuz eta onartuz zuek egindako barbaridadeak: torturak, jipoiak, gezurrak, eta abar.

Benetan diñotsut, uste dut aurrerapauso handia izango zela.
Agur.

Bilatu