Edurne Lizarazu I Hondakinak Murrizteko Lezoko taldekoa

Burua ondo daukanak...

Hura poza, hura lasaitasuna sentitu genuen askok Gipuzkoan erraustegirik (ikusi nola definitzen duen wikipediak) egingo ez zela albisteetan ikusi genuen egunean. Unicefen lan egiten duen gure ikasle batek esan zidan: “Bai ederki!, ez dute erraustegirik egingo eta Lezon Atez Atekoarekin nik ere lagundu dut horretan”. Arrazoi zuen hein handi batean, erraustegirik nahi ez genuenok ahalik eta gehien birziklatzeko Atez Ateko Bilketarekin hasteko irrikaz baikeunden. Hasi ginen birziklapen tasa hirukoiztera baina gehiago iritsiz.. Esaldiak dioen bezala errauskailuagatik: ”Burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi eta bihotza ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi”.

Zenbaitek Azken Hauteskunde kanpainan erraustegia  egingo zutela esan zuten, jakinik  Europako araudiak 2016rako %60ko birziklapena eskatzen duela eta 2020an birzikla daitekeen gairik ezin dela erraustu. Jaun Andreok, 2015aren erdia pasa zaigu. Lezon jendeak ez du erraustegirik nahi, 2.000 lagunek sinatu zuten erraustegia ez egiteko ahalik eta gehien birziklatzen saiatuko zirela esanez eta sinatu ez genuen beste 2.000 ere izan gaitezke ikuspuntu horren alde. Gainontzeko 2.000 lagunak ere Lezon bizi dira baina ziur aski, interesatuenak diren arren oraindik ez zaie galdetuko. Eta galdetu behar genieke etorkizuna haiena baita.

Bada bi aste kezkatuta Lezoko alkate berriarengana joan ginela eta oso ondo hartu gintuen. Galdetu genion ea orain hondakinen bileta sistemari buruzko galdeketa egin behar ote zuen eta baietz esan zigun, oraindik ez zekiela nola egin behar zen tramitazioa baina baietz. Galdeketa egingo zela, eta galderak EAJ eta gainontzekookin formulatuko zirela. Galdeketa egunean ere AABren aurkakoak eta kontrakoak egongo ginela. Azkenik emaitzari kasu egingo zitzaiola eta Lezok erabakitakoa egingo zela hondakinen kudeaketarekin. Esan genion %85eko birziklapen mailarekin atzera egitea zentzugabekeria zela, ea jendeak nahi izango ote zuen Sotxon erraustegia jartzea, eta ihardetsi zigun jendeak ez zuela erraustegia bere etxe ondoan nahi hasieran Txingudin jarri behar zutela, gero Landarbason... eta inonen ez zutela nahi, baina bilketa sistemak zein izan behar zuen galdetu egin behar zela.

Hau guztia dela eta, datorren ostegunean printzipioz kultura aretoan arratsaldeko 19:30ean batzar irekia bat egingo dugu edonor etor daiteke bertara lasai etortzeko baldintza betez gero. Bertan  Lezo zero zaborrekoek  gure irizpideak azaldu, eta batzarkideek  lan ildoak markatuko ditugu. Zatoz!

Bilatu