Jaume Riu Pelegrí

EROSKI, eleaniztasunerako gai?

Euskara ikaslea naizenez, orain arte, Eroski-ren dendek euskara lantzeko aukera praktiko bezain eraginkorrak eman dizkidate. Eroski-ren produktuen bidez elikagaien euskal-izenak ezagut ditzaket. Gaitz erdi! Alabaina, azkenaldi honetan, Eroski markako produktuek zapore gaziagoa daukate. Espezie apaletan behintzat. Adibidez, betiko ezkaia ‘TOMILLO’ bilakatu baita. Piperrauts gozoa ‘PIMENTÓN DULCE’ eta kito! Dirudienez, Urkijo jauna, pozik, esku-zartak egiten ari den bitartean, euskal eleaniztasunentzat Eroski espeziak espeziarik minen bihurtu dira. Gutun honen bidez, umiltasun osoz, Eroski-ri elebakartasun eskas horretatik, eleaniztasun trebe bezain aberatsera zuzentzea eskatuko nioke. Ziur nago, Eroski gai izango dela.

Bilatu