Beñi Agirre | Euskara irakaslea

Gure kultura, ez

Informazioaren zurrunbiloan, ia oharkabean pasa da ahalmen ezberdineko bi erakundeen artean jokatu den lehia. Alde batetik, Espainiarren Estatua; eta bestetik, Ipar Euskal Herriko Liga eta Euskadiko Pilota Federazioa. Norgehiagoka honetan, GRAVNI (Gipuzkoa, eRrioxa, Araba, Vbizkaia, Nafarroa, Iparraldea) pilota torneoa Iparraldeko pilotariek joka ez dezaten Espainiako Federazioak egindako presioa.

Europar Batasuna estatuek eraiki omen dute; eremu osoan pertsonen joan-etorri librea bultzatzeko, europarren berdintasuna sustatzeko, kultur aniztasuna lantzeko, bizikidetasunaren zubiak eraikitzeko eta abar. Polita ipuina.

Errealitatea, ordea, bestelakoa da. Bidasoa sekula muga-marra izan ez dugun herri bakarraren bi aldetako euskaldunoi, elkarbizitza oztopatzen digute. Bidasoako zubi horretatik gu igaro gaitezke, gure kultura, ez.

Bilatu