Gurutze Arregi Mujika | Altsasuko Mugimendu Feministaren izenean

Komunikabideei erantzunez

Hilabete bat inguru, nafarroako egunkariak «Altsasuko bortxaketa»-rekin bete zituzten orrialdeak. Artikulo hauek eleberri baten antza zuten, garrantzirik gabeko eta soberan 
zeuden xehetasunak emanez. Argitaratutako eleberriak, sentsazionalismo ezaugarriak bildu, morboa bilatu eta kasu batzuetan misoginia osagaiak zituena, sen ona lotsarazi 
du.

Irakurleen iritziak baldintzatzen dituzten titularrak, salaketa faltsuen berriekin orrialde berean, hutsalak diren xehetasunekin osatutako artikuluak eta azken finean hamaika 
azpijoko arreta desbideratzeko, eraso batetaz hitz egiten ari garela ahaztuz eta ez zer gertatu zen lehenago edo ondoren.

Eztabaidan ipintzen da pertsona erasotu baten testigantza eta bere jarrera epaitzen da gau horretan bertan emandako gertakariekin, hori ez delako sozialki espero dena 
bortxaketa bat jasan duen emakume biktima batengandik. Argi izan behar dugu, eraso baten aurretik edo ostean gertatzen dena ez legoke egon beharko iritzi publikoaren 
esku. Tankera hauetako artikulu hauek matxismoaren arma bat dira, ganora gabeko zurrumurruak sortuz, epai sexistak zabalduz eta iritzi leporagarriak sustatuz, non beste 
behin ere emakumea galtzaile den.

Prentsak epaiketaren xehetasun guztiak argitaratzeak ez du zentzu eraikigarririk, bai sentsazionalismoa bilatzea eta epaitzailea izatea. Altsasuko herrian komunikabideek 
gertakariak eta pertsonen iritziak manipulatzeko duten gaitasunaren lekuko izan gara, izan gaitezen kasu guztietan kontziente.

Bilatu