Joseba Otano Villanueva I Iruñea

UPNk beti irabazten du

Maiatzaren 24an aldaketa omen dago jokoan Nafarroan. Benetan ote?

Geroa Baik baztertu du Konstituzioko behin-behineko laugarren xedapena aktibatzea. Hau da, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa autonomi estatutu batean batzea ahalbidetzen duen xedapena ez du abian jarriko.

Podemos alderdi berriak horren inguruko eztabaida lasaia defendatzen zuen, baina azkenean puntu hori bere programatik kendu du.

Euskal lurraldeen batasuna defendatzen dugunok etsipenez besterik ezin ditugu hartu horrelako jarrerak. Uste izanen dute horrela boto gehiago izanen dutela? Nafarroako botere faktikoen aurrean lasaitasun mezua bidali nahi al dute? Boterea usaintzean hankak dardaran hasten al zaizkie? Duten benetako helburua PSN-PSOErekin boterea partekatzea al da?

Edozein izanik arrazoia, horrelako planteamenduekin, maiatzaren 24an emaitzak ikusi gabe ohera joateko moduan gara. Zertarako egon emaitzen zain?

Bilatu