Iker Otermin eta Laura Spearey | Euskal Herria Sozialista eta Ikasle sindikatua

Urriaren 26ean ikasle greba orokorra

Lau urte murrizketa basatiak egiten egon ondoren, Alderdi Popularrak erasora jo du beste behin gazte eta langile familien aurka. Udako hilabetetan, Rajoyren gobernuak dekretuz eta ezkutuan, hamarkadatetan izan den hezkuntza publikoaren aurkako erasorik handiena onartu du: errebalida frankistak indarrean jartzea, 2016/17ko ikasturte honetarako. Helburua argia da: familia xumeetako milaka gazte hezkuntza sistematik berehala kanporatzea.

Zer dira errebalida frankistak eta nola eragiten digute? Errebalidek egungo selektibitatea hirukoiztea suposatzen dute eta izugarri gogortuko ditu titulu bat eskuratzeko baldintzak:

DBH 4ko Errebalida: gainditzen ez duenak ezingo du Batxilergora joan eta ez du DBHko titulua ere jasoko, nahiz eta irakasgai guztiak gaindituak eduki. Honek lan merkatura titulaziorik gabe ateratzea suposatuko luke.
2. Batxilergoko Errebalida: gainditu ezean ezingo da Unibertsitatera joan eta ez da Batxilergoko titulua eskuratuko irakasgai guztiak gaindituak eduki arren eta lan merkatura DBHko titulu hutsarekin bakarrik aterako da.
Unibertsitaterako sarbide errebalida: azkenik, legeak irekita uzten du hirugarren selektibitate baten aukera unibertsitate bakoitzaren kontura.
PP eta PNV aliatuak hezkuntza publikoa suntsitzeko

Errebalidak ez dute hezkuntza kalitatea hobetzea helburu, baizik eta filtro gisa erabili nahi dituzte familia xumeetako ehun milaka ikasle ahalik eta azkarren eta inolako kualifikaziorik gabe lan merkatura jaurtitzeko. Eraso honen oinarrian PPek defendatzen duen eta PNVek guztiz bat egiten duen eredu soziala dago: gehiengoarentzat prekarietatea eta esplotazioa, gutxiengo pribilegiatu bat errege moduan bizitzeko. Urkulluren gobernuak LOMCEari eta murrizketei kontrajarri nahian erabiltzen aritu den erretorika, erabat kontraesanean dago errealitatean aurrera eraman duen praktikarekin; murrizketak, dirua pribatu-kotzertatuari oparitzea publikoaren kontura, irakasleak kaleratzea eta LOMCEa aplikatzea. Beraiek, PPek bezala, langile familiei hezkuntza eskubidea kentzea dute helburu.

Ikasle Sindikatutik eta Euskal Herria Sozialistatik matxinadara deitzen dugu gazteria, datorren urriaren 26ean ikasgelak hustuz eta kaleak manifestazio masiboetan betez. Dei egin nahi diegu Ikasle Abertzaletako kideei eta hezkuntza komunitatearen osotasunari –gurasoak, irakasleak, sindikatuak ELA, LAB, CCOO y UGT–, denak batera atera gaitezen, eta hau lehen pauso handi bat izan dadin borrokan, errebalidak eta LOMCE atzera bota arte mantentzeko eta zabaltzeko. Borrokan jarraitu errebalida frankistak garaitu arte!

Bilatu