Sebas Iturriotz Larraza

Zenbait alkate ez da kartzelara joatearen beldur, ni ere ez

Administrazio espainiarraren pean (portzierto, erreferendumik egin gabe inposatua) bizi den herritar euskalduna naiz, eta zenbait «pertsona»ri, «lagun»ei darien toxikotasuna (edo toxikokeria) albo batera bahituta uzteko asmoz, eta aprobetxatzen lagun on batek pisu bat utzi didala, Arenas de Cabrales-era (Asturies) etorri naiz egun batzuk pasatzera.

Zenbait egun daramatzat aipatutako pisu hori soinetik astindu nahian, baina, erabat bestelakoa da lortzen ari naizena. Tabernetan nabilela, telebista piztuta, inguruko jendearen lerdokeria galantei adi. Bueno, baina ez pentsa Raxoik, Arrimadasek, ezta minutu bat bera ere interneten bere izena zein del aurkitzen galduko dudan «gizonezko» altu horrek botatako lerdokeria apartak baino handiagoak, ez horixe! Gero, etxera joan eta hara non entzuten dudan Euskadi Irratian (gauza ederra da konektatuta egotea) alkate batek adierazi duela ez dela kartzelara joatearen beldur. Izan ere, egia verdaderoa da behin adin batetik aurrera ia ezeren beldur ez garela (besteren batean kontatuko dizuet nolatan praketan behera kaka egin nuen 57 urte nituela, guardia «zibil» mukizu batek pistola buruan jarri zidanean, eta gaur da eguna oraindik ere ez dakidala zer dela egin zidan hori). Norbaitek elementu horren plaka zenbakia edo eta gertatukoa jakin nahiko balu, jar bedi nirekin harremanetan eta gustura asko emango nioke gertatutakoaz bigarren guardia «zibilak» niri bere momentuan eman zidan informazioa (isunak jasotzen duena) eta nirea, seguruen zabalagoa.

Baina noan berriro harira (askotan gertatzen da, areago behin adinean aurrera goazela, haria «galtzea»). Kontua da hiru gazte altsasuarrek (euskaldunak, naparrak, nahi duzuena), administrazio espainiarraren peko herritarrak berak (portzierto, erreferendumik egin gabe, inposatua) 10 hilabetetik gora daramatela kartzelan, oraindik epaiketa izan gabe, eta dena zergatik? Guardia zibil (?) mukizu bati edo biri edo hiruri bizkarra berotzeagatik niri pistola buruan jarri zidaten (eta gaur da eguna oraindik ere ez dakidala zer dela egin zidaten hori) herri berean, administrazio espainiarrarenpeko (portzierto, erreferendumik egin gabe inposatutako erabakia) herri berean.

Aurrera Katalunia, bidali antzarak ferratzera administrazio espainiarra (eta ez espainiarrak!) , baina lagun gaitzazue gazte altsasuarrak kartzelatik ateratzen.

Bilatu