Mixel Berhokoirigoin gaurko etapan.
Mixel Berokohirigoin [Bake Artisaua] "Mugitzen bada Paris mugituko da Espainia"

Mixel Berokohirigoin bake artisauak harro esan du "Euskal Herria Parisen da gaur. Gogoarekin eta determinazioarekin". Argi azaldu du garrantzitsua dela Euskal Herriko gaia Euskal Herriko mugetan ez geratzea, gure mugetatik kanpo hedatu behar dela mezua. Luhusuko urteurrenari buruz galdetuta (abenduak 16an beteko da urtea)  "Luhusok aldatu zuen dena" esan du, eta "orain gauzak egiteko momentu onenean gaude". Frantziako Justizia Ministeritzarekin egiteke duten bileraren inguruan galdetuta esan du oraindik data zehatzik ez dagoela baina urtea bukatu aitzin izanen dela.

2017 ABEN. 09
Loading...