Latsagako gazteluak garrantzia handia izan zuen 13 eta 14. mendeko Nafarroako Erreinuan.

Gaur egun Latsagako gaztelua Daniel Arbeletxe laborariak kudeatzen du.

Pes Latsagakoa edo Pierres bezala ezagutua zena, 13 eta 14. mende bitartean Izurako Latsaga gazteluan bizi zen.

Elkarteak plaka bat jarri du gaztelua omentzeko.

Gaur egun Daniel Arbeletxeren kabalek eraikuntza historikoa zaintzen dute.

Nafarroako erresuma defenditu zuen gaztelua

Nafarroa Bizirik elkarteak Izurako Latsaga gaztelua omendu du abuztuaren 22an. Nafarroako erresuman eginkizun handia izan zuen Baxe Nafarroako eraikuntza historikoak. Horren eraginez, elkarteko kideek eta beste hainbat herritarrek gaztelua omendu nahi izan dute. Bertara hurbildu direnen artean, Iruñeko auzapeza den Joseba Asiron atzemaiten zen. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena.

2015 ABU. 24