Postako banaketa saila Baigorrin atxikiko zutela hitz eman diete, ekainaren 21ean baleako hautetsiei. © Bob EDME

Eguerditik aitzina, Postako bulegoa okupatzeko xedearekin etorri dira manifestatzaileak. © Bob EDME

Baigorriko Postaren defentsarako kolektiboak deiturik, berrehun bat pertsona elgarretaratu dira ekainaren 21ean. © Bob EDME

Okupazioa astelehen arte iraunarazteko helburua zuen kolektiboak. © Bob EDME

Postako zuzendaritzak ez duen iritziz aldatuko beha egonen dira kolektiboko kideak. © Bob EDME

Postaren banaketa zentroa Baigorrin atxiki dute herritarrek

Borroka aste luzeen ondotik, Baigorrin geldituko da Postaren banaketa zentroa. Azken mementoraino mobilizatu dira herritarrak; ekainaren 20raino, irailean Garazirat tokiz aldatzekoa zen zerbitzua eta Postaren okupatzearen ondotik etorri baita berria. 

Eguerdi aldera, berrehun bat pertsona bildu dira Postaren bulegoetan eta han berean asteburua iragaiteko xedea zuten. Atsaldeko lauak irian, baleako hautetsiak Postaren zuzendaritzarekin adostasunera heldu dira. Alabaina, zerbitzuaren desagertzearen kontrako kolektiboko kideak adi egonen dira.

2015 EKA. 22