Alex Sardui eta Del Horno irabazle, Koikili eta Mikel Goñiren aurka

Mungiako frontoia bete egin zen Ibilaldiaren aldeko pilota desafioa ikusteko. Gatibu taldeko abeslari Alex Sardui eta Asier Del Horno futbol jokalari ohiak irabazi zuten Koikili eta Mikel Goñiren kontra jokatutako partida (25-21). Oihana Bartra eta Onintza Enbeita bertsolariak ere izan ziren botillero lanetan. Bideoa zabaldu dute sare sozialetan momentu ikusgarrienekin.

2017 MAI. 09