«Borondaterik baldin badago» legealdi «eraikitzailea» izango dela dio Otegik

Goizeko hamaiketan eman du botoa Arnaldo Otegik Elgoibarko kultur etxean, hainbat herrikidek lagunduta eta hedabide ugariren presentziarekin. Botoa eman, mahaikoak agurtu eta kanpoan egin ditu adierazpenak, herri honek «albiste onak» behar dituela azpimarratu du eta gaurkoak hala izango direla, «borondate politikorik baldin badago» hurrengo legealdia «interesgarria eta eraikitzailea» izango dela esan du. 

2016 IRA. 25