David Gramonten ongietorria Hondarribin

Hemezortzi urteko espetxe zigorra bete ondoren, Juantxo Esnalekin batera David Gramont askatu zuten martxoaren 14ean. Puerto IIIko presondegitik atera ondoren, 22.00ak aldera Hondarribiko aireportura ailegatu zen Basusarriko herritarra. Bertan ongietorri beroa egin zioten. Ondorengoa, martxoaren 19an antolatuko dute bere herrian; bertan ere Lorentxa Guimoni harrera egingo diote.

2016 MAR. 15