Ekainaren 5ean parte hartzeko deia (spota)

Datorren ekainaren 5ean 34 herritan galdeketak izango dira Euskal Herriaren etorkizunaren inguruan. Horiei begira hainbat bideo motz (hemen ikusgai) argitaratu ditu Gure Esku Dagok eta orain spot nagusi honetan bildu ditu denak. 

Asteburuan, hainbat ekimen ikusgarri izan dira. Larraitzen goierritarrek mosaiko batekin egin dute deialdia eta Azpeitian eta Bergaran lip-dub ikusgarriak grabatu dituzte. Pasa den astetik abian dira galdeketak, boto aurreratuaren bidez parte hartzen ari baitira herritarrak.

2016 MAI. 30