Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea Baionan

Eraso sexisten kontrako kolektiboak, EHZ elkarteak, Baionako Gaztetxeak, Les Bascos elkarteak, PAF eta Planning Familial egiturak antolaturik, eraso sexisten kontra hirurogei pertsona elkartu ziren Baionan abuztuaren 3an. Kolektiboek aitzinamenduak agertu direla nabarmendu zuten, baina beren ustez "anitz bada egiteko". "Zero tolerantzia izan behar da gure leloa", erantsi zuten.

2016 ABU. 04